Euskara   Español
Hasiera   Kontaktua    Foroak   Loturak   Albisteak Eguneratuta 2010/09/09-k 04:09-tan
 Informazio Orokorra
 
   2006: Garraitz Manifestua / Manifiesto de Garraiz
   Lurra deialdiaren sinatzaileak
   Sortutako manifestua
 
 Albisteak
 Foroak
 Alegazioen Kudeaketa
Dokumentazioa
 Lurraren aldeko solasa
 
   Energia
   Osasuna
   Garraioa
   Kontsumoa
   Ura
   Bioaniztasuna
   Hondakinak-Kutsadura
   Parajea-Ondarea
   Lehen sektorea
   Ekoizpena-Sozio laborala
   Globalizazioa-Aztarna ekologikoa
   Lurralde antolakuntza
   Partehartzea
   Besteak
   BESTE GARAPEN EREDU BAT POSIBLE ETA BEHARREZKOA DELAKO
   EREDU ALTERNATIBO BATERAKO OINARRIAK
 
 Erakusketa
 
 
 
   Lehen sektorea
 
Diagnostikoa

Kalitate eta elikapen segurtasun arazoak sortarazten ditu. Kopuru handitan ekoizten da zeren eta horretan datza formula magikoaren mamia  errentagarritasuna, lehiakortasuna eta produktibotasuna -. Ez du garrantzi handirik nola ekoizten den, kopuru handiak eta ahal diren prezio txikienetan ekoiztea da premiazkoena, batik bat merkataratzen dutenen eta kontsumitzaileen sektoreek hala eskatzen dutelako.

Produktibismoak ingurumena erabat kaltetzen du, itzelezko paradoxa sortzen du. Diru publikoak ekoizpena sustatzeko zuzentzen dira (subentzioak); asko produzitzen denez, soberakinak mundu merkatuan sartzeko asmoz berriz subentzionatzen dira; ingurumen dirulaguntzak ematen dira ekoizpen ereduak sorrarazitako kalteak konpontzearren; azkenik, nekazari/kontsumitzaileren bizi kalitatea kaltetzen da, bereziki emakumearen kasuan, jabetza, titulartasuna eta gizarte estaldura arazoengatik juridikoki ikustezina bilakatzen delako.

Adminiztrazioak Lurralde Antolaketak suposatzen duen funtzio publikoaren utzikeria egiten du, nekazal lurren okupaziorako arrazionalizazio proiektuen falta nabaritzen delarik. Gauzak horrela, garraiorako azpiegituren ugalketa, industrialdeak, etxebizitzak eta bestelako erabilerak ( bereziki, hirugarren sektoreari dagokienak), modu kezkagarrian laboragarri diren lurrak gutxitzen ari dituzte, toki batzuetan desagerraraztea lortu izan dutelarik.

Jardueraren eta nekazal inguruaren tertziarizazioak espazio berean interes kontrajarrien eta bateraezinen gataztak sortzen ditu, nekazaritzaren kalterako kasu gehienetan.

Gutxiago baina kalitate handiagoarekin ekoiztearen aldeko apustua egin, prezioei garrantzia emanez, ingurumena errespetatuz, ekoizpena eta ingurumenaren babesa uztartuz. Bestelako erabileretarako okupatzen diren lurren gaineko irizpide arrazionalak bulzaztuz.

Hartu beharreko neurriak

3. Aktibitatetik erretiratu edota aurrez erretiratu eta ustiapenetan lanean jarraitzen direnen gaineko kontrola areagotu behar da. Ustiapen hauek landa alokairupean aktibo berrien eskuetara pasatu beharko lirateke, alokairuzko landa tartekaritza-batzak ezarritako preziopean edota etorkizuneko jubilatuei nekazari gazte bati ustiapena transmititzeko betebeharra ezarriz.

4. Sektorea subentzionatzeko beharra ikusten bada, diru laguntza hau bakar batetan gauzatu beharko litzateke eta egun indarrean dauden ez bezalako irizpide ezberdinei jarraituz. Produktibismoa subentzionatzeari utzi behar zaio, ez ordea zentzuko ekoizpenari, kalitazteko osasuna eta ingurumenarekin begirunea dutenek, aldi baterako hartu beharreko subentzioak, sustatutako nekazaritza sektore berritzaileak ekoizten duenaren prezio justuez biziarazten lagundu arte mantendu beharko litzatekena. Edozein kasutan, diru laguntzak alde behartsuen nekazaritza egonkortzeko bideratu beharko litzateke.

5. Laguntzak subentzioetatik desberdindu behar dira. Profesionalei zuzendutako laguntzak positiboki profesional ez direnen laguntzetatik desberdindu beharko lirateke, sektoretik bota beharrean, jardunaldi osoz berreskuratzeko baizik.

6. Ustiapenen eredu alternatiboak indartu.

7. Transgenikoei buruzko luzamendua mantenduz gain, landare-osasunerako eta genetika ingenieria enpresei begira neurriak bultzatu.

8. Lurralde komunen antolaketa, existitzen diren lekuetan, egungo titulartasuna mantenduz eta erabileraren kudeaketa suposatzen denatik ezberdinduz.

9. Sektorearen aniztasunarekin bat datorren osasun legedia, nekazari txikia, artisaua eta elikadura industriaren arteko bereiztasunak kontutan hartzen dituena.

10. Kontsumitzaile eta ekoizlen arteko sareak indartu, tokiko merkatu eta produktuen sustapenarekin batera.

11. Kontsumitzailearen kontzientzia areagotzeko neurriak eta ardurako kontsumo ohiturei buruzko neurri hezitzaileak bultzatu, eskola mailako programak abian jarriz, kasurako.

Arrantza

Arrantza prozesu osoarekin zerikusia duen zinezko ekoizleak dira itsas-fauna eta itsas-landaretza. Guk itsas-ekosistemak sortzen duena biltzen dugu, eta gure etorkizuna bere produktuak nola biltzen dugun baldintzatzen du. Itsasoa ondasun ekologikoa, kulturala, ekonomikoa eta gizarte ondasuna da, eta itsas-ekosistemaren sustengarritasunak arrantza sistema adeitsuak eskatzen ditu, kasu askotan eta onartuak izaten direnak  batzutan legedi askok erraztuak- oinarritzen diren printzipioen aplikazioen justu kontrakoa.

Testuinguru globalean, itsasoaren eskuzabaltasunaren gaineko gehiegikeriaren ondorioak ordaintzen ari gara, batik bat arrantza egiteko artean selektibotasun gabeziagatik, itsas baliabideen ustiaketen oinarrizko tresna. Gauzak horrela, hainbat espezie desagertzeko zorian daude  gure kostaldean, gutxienez - besaue eta legatza, kasurako, itsas-ekosistemaren ondorio garrantzitsuenen adibide gisa.

Desoreka larri horien erantzule nagusienak itsasontzi handiak ( nazioarteko enpresak, untzijab e handiak) dira. Arrain tamainari (arrain gaztea), baztertzeari ( teknikoki iragarri ahal den hautaketa) buruzko zinezko kezka ez da existitzen, eta arrantza kudeaketan ez da prekauzio printzipioa aplikatzen.

Itsas-ekosistemaren egoerak gure arrantzaren aldaketa soziologikoak ere argitzen ditu; baxurako arrantzan, gero eta urrunago ari da arrantza egiten, gure merkatuen kontsumo ohiturei erantzutearren. Lan baldintzak gogortzen dira honezkero  nahiz eta itsasontziak lan egiteko hobeto hornituta dauden  eta gure kostaldeko gazteria zailtasun gehiagoarekin itsasoratzen dira. Horrela, arrantzale berrien inmigrazioa ( Peru, Senegal) eta inguruaren aldaketa kulturalak ekartzen ditu.

Hartu beharreko neurriak

1. Itsas-ekosistemaren kudeaketa ekonomikoaren sustengarritasuna lehenetsi behar da.

2. Diru laguntzen politiken definizioa, hurrengo behar izanak kontutan izanda: itsas-ekosisteman suertatzen diren egoera kezkatietan badaezpadako printzipioa aplikatu; arrantzalekuetatik gertuen eta zuzenen bizitzen dutenen usadioak eta beharrei erreparatu.

3. Arrantzari lotutako nazioarteko, estatu eta nazio mailako prozesu instituzionalen zinezko demokratizazioa eskatu.

 
 
  Dokumentuak
  • Lehen sektoreari buruzko hausnarketak
  •  

    2006 Garraiz-eko manifestua

     

    Buletin elektronikoa
    Eman izena gure buletin elektronikoa jasotzeko.
     
     
    Lurkidea
    Klik egin hemen bazkide izateko
     
    Ingurugiro laguntza juridikoa