Euskara   Español
Hasiera   Kontaktua    Foroak   Loturak   Albisteak Eguneratuta 2010/09/09-k 04:09-tan
 Informazio Orokorra
 
   2006: Garraitz Manifestua / Manifiesto de Garraiz
   Lurra deialdiaren sinatzaileak
   Sortutako manifestua
 
 Albisteak
 Foroak
 Alegazioen Kudeaketa
Dokumentazioa
 Lurraren aldeko solasa
 
   Energia
   Osasuna
   Garraioa
   Kontsumoa
   Ura
   Bioaniztasuna
   Hondakinak-Kutsadura
   Parajea-Ondarea
   Lehen sektorea
   Ekoizpena-Sozio laborala
   Globalizazioa-Aztarna ekologikoa
   Lurralde antolakuntza
   Partehartzea
   Besteak
   BESTE GARAPEN EREDU BAT POSIBLE ETA BEHARREZKOA DELAKO
   EREDU ALTERNATIBO BATERAKO OINARRIAK
 
 Erakusketa
 
 
 
   Parajea-Ondarea
 
Diagnostikoa

Ondarea, aldiz, herri baten oinordetza kulturala da, eta bere ezaugarri bereziak kontutan hartuz, baloratu, babestu, erabili, gozatu behar dena eta hurrengo belaunaldiei baldintza onenetan ere transmititu egin behar zaiena. Inguru zehatz batetan, komunitate historiko batek sentitzeko, bizitzeko, lan egiteko eta pentsatzeko dituen erak islatzen du paisaiak.

Unesco-k 1992. urtean paisaia kulturalen kontzeptua berea egin zuen, gizakia eta inguruaren arteko loturak eta hartu-emanak sortu, itxuratu eta babestu dituen tokietan erreparatuz, eta bere arraskata aipatu lotespenen mantentzean oinarritzen delarik.

Euskal Herriko paisaiak funtsezko unitate bitan egituratzen da, isurialde bitan, bere klimarengatik, orografia eta paisaia lantzeko moduengatik: mediterraniar eta atlantiar isurialdeak. Azkenengo hamarkadetan, Mediterraniar isurialdean nekazaritzaren mekanizazio altuak zereal eta mahatsondo hazkuntzei izugarrizko aldaketak eragin dizkie, lurzatien baterakuntzaren ondorioz ere, zeinek ingurumena itxuratzen zuten hesiak, bideak, abelbideak, bidarriak, ureztatze sistemen desagerpena ekarri ditu. Atlantiar isurialdean, azpiegituren neurrigabeko hazkundeak, urbanizazioak, industriaguneak eta ibaien kanalaratzeak, haraneko nekazaritza aldendu dute; ustiaketen uztearekin eta insignis pinuaren monokultiboaren ezarpenarekin paisaia erabat aldatu da ekosistemaren kalterako.

Euskal ondareari dagokionez, hurrengo irizpideak jarraituz sailkatu genezake: ondasunak sortzeko moduarengatik (untzigintza, errotak, burdinolak, meagintza, etab.); sinesmenak, usadioak eta bizi eta komunikatzeko era ezberdinegatik ( hiri eta nekazal, oroitarrizko eta erreligioso eraikinak, zubiak, galtzadak eta abelbideak, bere geltoki, baserri eta garbileku publikoak dituzten burdinbideak, hilarriez beteriko kanposantuak, enparantzak, frontoiak eta bolerak, etab.); monumento megalitikoak eta aztarnategiak (kromlech-ak eta dolmenak) eta berezko paisaia elementuak, paleontologikoak eta geologikoak.

Egia bada ere, historian zehar ondare kulturala suntsitua izan da, industria iraultza eta XX. mende geroztik prozesu hau azkartu da. Espolio hau ez da berdina izan lurralde guztietan. Iparraldeak gutxiago sufritu du, bere garapen industriala gutxiagoa izan delako, baina urbanizazioak eta bigarren etxebizitzen ugaltzeak Lapurdiko kostaldea kaltetu dute, bereziki, Nafarroak, bere aztarnategi arkeologiko aberatsen suntsiketa jasan du ( Gaztelu plazan lurpeko kotxe aparkalekua egiteko egitasmoak esandakoaren adibide paradigmatikoa dugu edota Itoizeko urtegia eraikitzeko suntsitu behar izan denaren ondarearen adibidea ere), Arabak, Gipuzkoak eta Bizkaiak  bere ondare industriala aberatsa hondatuarekin  ingurumen eta paiasaren suntsiketa etengabea jasaten ari dute, eta joera hau zuzendu baino, indarrean dagoen garapenkeriari esker eta Erkidegoko, Foru eta Udal instituzioen onarpenari esker ere, suntsiketak hedatzen jarraitzen dute.

Ezin dugu ahaztu gure aberriak, hamarkadetan zehar jasan izan duen idatzizko ondarearen, Artxibategi dokumentalaren galera eta sakabanaketa, jasan dituen okupazio eta menpekotasunaren ondorioz, zati garrantzitsuak suntsituak eta desagertuak daude, beste zati batzuk Paris, Simancas edota Espainiako Liburutegi Nazioanalan zehar sakabanatuta daude.

Proposatutako egoera

Paisaia, inguruak gizakiaren ekimengandik jasandako presioaren ondorio zuzena da. Gure kultura garatzen eta egiten den bezala, paisaia aldatzen da. Gure izaeraren isla dira eta izango dira gure paisaiak. Gure paisaietan, gure kulturan nekazal, abelzaintza, eraikuntza teknologiek adierazten dute beste kultura batzuk bereganatu ditugula. Kultura orok, gurea barne, erresistentziarako, iraupenerako osagaia du definizioz&paisaia orok bezalaxe.

Paisaiaren kontrako atentatua gure nekazal paisaiek islatzen dute, hiri handiengandik eta industria gune eta azpiegiturengandik fagozituak direlarik, beste paisaia batzuek sektorearen errentagarritasuna baxuarengatik utziak izaten ari direlarik.

Gaur egun, gure aro globalizatu honetan, paisaia gero eta kaltetuagoa azaltzen da eta zaintze, babes, kudeaketa eta hobetze lanak gero eta beharrezkoagoak dira. Lurzatien baterakuntzak, hiri-lurra eta lur-industrialaren beharrak, azpiegituren inposaketak, euskal espazioaren metropolizazioak, lanerako teknika eta teknologi berriak&gure paisaia kulturalak ordezkatzen dute. Gure paisaia ondarea da, gu-geuk bakarrik babestu dezakegun paisaia.

1. Ekoizpenak kalitatezko produktuengana berbideratu behar dira, zeintzuk kulturalki nekazal ingurumenaren jasangarritasunari lotuta egon beharko lukete, jatorrizko izendapen eta ekoizpen ekologikoari bezalaxe&hau dena, gure paisaia kulturalen babesan laguntzen duelarik.2. Gure ondarearen babesarako arautegi murriztatzailea onartu behar da, zeinek egungo zalantzagarriak, eragileak ez diren eta epaile ez ezpezializatuengandik interpretagarriak diren legedia ordezkatu behar du, ondarearen kontrako delituen jarraipena egiteko fiskaltza bereiztua ere sortu beharko litzatekelarik.

3. Insignis pinuen eta eukaliptoen basoeremuak bertoko basoek ordezkatzea, neurri eraginkorren bidez- zeharkako errentak jasoz- alorrarentzat erakargarriak izan daitezkeelarik.

4. Ikuzizko arro zabalen tontorrak eta mendikatek, bere paisai balioengatik, gune babestuak izendatu; antenen ezarpenerako gai diren guneak zehazki zedarritu; telefonia mugikorraren antenak herri-onurako izendatu eta desjabetu, euren arrazionalizazioa errezteko.

5. Paraje interesa berezia izango duten zonaldeen katalogoa egin, zonalde babestuak izendatu baino lehen.

6. Ondarea babesteko eta bereskuratzeko aholkularitza kontseilua sortu, dagokion aurrekontua adostuz, loturapeko diktaminak jaulkitzeko gaitasuna atxikitu behar zaiolarik, bertan aditu eta ondarearen babesean eta berreskurapenean jarduten duten gizarte mugimenduen ordezkariek bildu beharko lukete.

 
 
  Dokumentuak
  • Parajea-ondareari buruzko hausnarketak
  •  

    2006 Garraiz-eko manifestua

     

    Buletin elektronikoa
    Eman izena gure buletin elektronikoa jasotzeko.
     
     
    Lurkidea
    Klik egin hemen bazkide izateko
     
    Ingurugiro laguntza juridikoa