|
DiagnostikoaBizi garen gizartea ezinbesteko kontsumoan eta zarrastelkerian oinarritzen da. Erabiltze eta botatzeko kulturak eta gehienezko etekinean oinarritutako industria prozesuek, gaurko hiri gizarteak neurrigabeko kontsumoaren eta zaborreriaren santutegiak izatera eraman ditu. Ekoizpen ereduak, abiadura osoz, lehengaien kopuru handiak hondakin mendietan bihurtzen ari ditu.Naturan ez bezala, industria zibilizazio kapitalistak are gehiago kontsumitzea bultzatzen du, sortzen diren hondakinekin zer egin ere ez dakigula. Honek guztiak arazo larri bat sortu du, kasu gehienetan zabortegietan biltegiratu edo modu ez egokian tratatzen baitira hondakinak, beti arazoa izkutatu edota zaborra sortze hau eragiten duten arrazoiak kolokan jartzen ez duten tratamenduak sustatzen direlarik. a) Atmosferan, uran, inguru biologikoa, paisaia eta espektro sozioekonomikoan eragina dituzten hondakin sortze prozesuen txokeak.b) Lehengaien eta natura baliabideen suntsipenarengatik ondorioarazten diren eraginak.Sortzen duen txoke kutsakorraren dimentsioa dela eta, merezi du aipatzeak pestizida lindano-k eragindakoak, zeinek Bizkaiko kasuan dimentsio ikaragarriak izan dituen, bere ekoizpena debakatu arte hamarkadeetan isuria izan baitzen. Gaur egun, hondakin toxikoei dagozkien kokapenak lurzoru kutsatuak berreskuratzeko politiken jomuga dira, lurzoru kutsatu horien kopuru izugarrien tratamendua ez da modu egokian gauzatzen eta azken horien erabilera azalera handiko gune komertzialak eraikitzeko eraldaketa urbanistikoa ahalbidetzen duten lurzoru kopuruak askatzean izan da. Adibide moduan, hor dira Max Center, Erandioko eta Sestaoko Pryca, eta Arteako kokapenak, gainera hauen eraldaketa urbanistikoaren prozesuan zehar lurzoru kutsatuak aldameneko lurretan eta pabiloietan klandestinoki bildu izan dira.Azken aipamen moduan, esan behar da, hondakinen arazoaren irtenbidea irudikatzeko saioaren ikuspegiak afera bitan oinarritu behar direla: hondakin hauek sorrazten duten kutsadura eta natura baliabideen suntsipena.Proposatutako egoeraBideratu behar den beste afera bat, hiri-hondakin kopuruaren hazkundeari eta obra desberdinek sorrarazitako hondakinen zabortegiak gainezka egin dutenenei aurre egin beharrari dagokiena da, hondakin-errausketa kudeaketa sistema edozein kasutan alboratuz.Hartu beharreko neurriak1. Hondakinen kontrola, kudeaketa eta tratamenduan herritarren partaidetza bultzatu, gure bizi erak sorrarazten dituen ingurumen eraginei buruz gizarte sentzibilizaziorako beste modu bat izanik.2. Lehengaien erabilera arrazoinala bultzatu, ingurumen eraginak gutxitzen duten errausketa eta horien birziklapena errezten duten prozesuak bultzatuz.4. Fabrikagilearen ardura bere produktuaren biziraupen ziklo guztian zehar ezarri, prekauzio printzipioaz informatu dagoen fabrikaziogatik azken birziklapeneraino.5. Kontsumoa eta zarrastelkeria bultzaten duen publizitate iruzurgilearen kontrola eta jarraipena egin.6. Bilketa berezitu integrala indartu, materia organikoa konpostean bihurtuz, herritarra hondakinen zikloetan txertatzeko asmoz.7. Hondakin inportazio eta esportaziora aurkakotasun tinkoa.8. Sustantzia toxiko eta iraunkorren desagarpenerako plana egikaritu; berotegi-efektua eragiten duten gasa isurpenak eraginkortasunez gutxitu; gutxien kutsatzen duten produktu eta prozesuen merkaturatzeko pizgarriak diren baldintzak bultzatu.
|
|