|
DiagnostikoaBizidun orok euren jarduna egiten duten ingurua da ura. Ziklo hidrologikoa deiturikoaren bidez komunikatzen eta harremanetan jartzen gara bizidunok, bai elkarrekin eta bai inguru fisikoarekin.- Kutsatutako isurkinek uraren kalitatean eragiten dituen kalteak. Arazo honek, herri eta hirietako, enpresa eta abeletxeetako kolektore fekaletan du oinarri, eta baita nekazaritza industrialean ere. Kutsaduraren arazoa gero eta toxikoagoak diren efluenteak eragindakoa da, biodegradagarriak ez diren ezaugarriak gaineratuz baina organismo bizidunetan bioakumulugarriak ere izan ahal direnak, ekosistemek onartu ezin dutelako edota ur kutsatuen isurpenen kopuruaren arazpena naturak asimilatzea ia ezinezkoa egiten delako.- Ibai ertzeetako ekosistemen desagerpena eta hondaketa, hala kostaldekoak nola ibaikoak, ziklo hidrologikoetan esku hartzearen ondorioz, eta bereziki, kostaldeko nahiz barnekaldeko hezeguneetan eragina duena. Degradazio horrek dakartzan ondorioen artetik, aldizka gertatzen diren lehorraldi eta uholdeak bezalako fenomeno naturalen larriagotzea dakar, zeinek intentsitate gutxikoak lirateke ekosistema osasuntsu batean. Ez gabiltza oker ziurtatzen badugu ura baliabide ez berriztagarrian bilakatzen ari dela, eta honezkero edozein gizartearen garapenaren muga bilakatzen dela. Proposatutako egoeraUra lehen mailako beharizana den ondare publikoa denez, egun baliabide horren pribatizaziorako joeraren aurrean interes kolektiboen zerbitzuetara jarri behar da, merkatu ekonomiaren arauetatik kanpo geratu behar den bezalaxe, uraren erabilera lehenetsi behar da eta ez eskaintzaile handienaren aldeko adjudikazioetan, urak duen berezko gizarte funtzioa kontutan hartu gabe.Premiazkoa da urtegien eta uraren lekuz aldatzeko politika zaharkituak behin-betiko alboratzea, arro hidrografikoak kontutan hartzen duen eskariaren kudeaketarako neurriak hartzearen alde, ur-baliabideen eta erlazionaturiko ekosistemen babesa errespetagarriago bilatzen duen uraren politika berri bateruntz hurbiltzen garen heinean.Posiblea eta beharrezkoa da uraren kontsumoa hurrengo 10 urteetan %25 inguru jaistea, egungo baliabidearen zarrastelkeriaren joera apurtzeko. Euskal Herrian gain xurgatuak dauden akuiferoen berreskuratzeko bidean, ezinbestekoa gure ibaien emari ekologikoak errespetatzeko bideratu beharreko kontrolerako neurriak hartzea nahitaezkoa da.Hartu beharreko neurriak1. Egungo eskarien berrazterketa. Ur-baliabideen gaineko eskariak modu eraginkorran gutxitzeko asmoz, enpresa eta nekazaritza munduan soluzio teknikoak eta baita kudeaketarako ere planteatu behar dira.2. Sarearen galerak eta produkzio prozedurak eta ureztatze sistemak eragindako bestelako galerak gutxitu behar dira, baita etxetiar instalazioetan ematen direnak ere.4. Ekoizpen garbiaren aldeko apustua, zeinek sorrarazten duen hondakin edota elemetu poluziotzailea hutsa dela esan nahi du. Hau da, produzioaren osagaien ordezkapena, elaborazioan edota prozesu laguntzailean, toxikoak eta arriskutsuak diren elementuak eta ama-lurrak ezin asimilatu eta araztu dituenak ordezkatzea.5. Ekoizpen eredu berri horretara gerturatzen garen bitartean isurpen ororen gehienezko araztea exijitzea beharrezkoa da. Arazte on bat eraginkorra izatea nahi bada, famili bereko edo pareko ezaugarri kutsatzaileak dituzten ur-efluenteekin egitea ezinbestekoa da. Isurpen bakoitzak bere arazpen bereiztua du, eta komenigarriena da, ekoizpen den tokitik ahal den gertuen arazpena egitea.6. Uraren zirkulaziorako zirkuitu itxiak ezartzeko betebeharra 4 urteko epean. Gaur egun, ekoizpen sistema gehienak sistema irekiak dira, non ura sartu, ekoizpen prozesuan erabili eta gerora isurtu edota geroago tratatzen den. Ura bera etengabe zirkulatzen ari den sistema diseinatzean datza alternatiba.7. Hezegune bakoitzaren eta ororen babes zorrotza, kontinental zein kostaldekoenak. Euren aldaketak debekatzea eta euren berreskupenean eta bisorpenean laguntzea.8. Arroen buruetan, ibai eta errekasto ertzetan bertoko espeziekin baso-birpopulatu. Ibaien uharken okupazioak galarazi eta kanalizazioak alboratzea.
|
|