|
DiagnostikoaGozamen kolektiboak (natura edo hiri espazioak elkartopaketetarako guneak) pribatuengatik (espazio berezi, itxia, errealitate birtuala sortzen dituzten makinez beteta) ordezkatzen ditugun neurrian, kontsumo jainkoaren gatibuak bilakatuko gara, zeinek nortasuna azal hutsean bihurtzen dituen, kotxea askatasunean, eta txaleta, subiranotasunean. Kontsumoari esker gizarteratutako norbanakoa ez da dagoeneko sozialki integratuta dagoen norbanakoa, bera izatera behartutako gizakia baizik, besteetatik berezita dagoena, bere kontsumo ordezkatzaileak besteenak baino gehiago eta hobeak direlako./P
>Gure denbora saltzeko sortutako beharrak, lan espezializatuei zuzenduta dagoena, ezinbesteko diruaren truke gure berehalako beharrengatik urrun geratzen dena, bizi-eremuarentzat oso suntsigarriak eta ez jasangarriak diren baldintzak, jarrerak eta soluzioak onartzera behartzen gaitu. Jarrera horrek horrenbeste baldintzatzen gaitu, ezen gure ekimenei buruz erabakiak hartzea ezinezkoa egiten zaigula, indibidualki eta kolektiboki kaltetzen gaituzten eta itxuraz gure norbanako borondatetik at hartuak diren erabakiak kate bateko eslaboiak sortutako ondorioak besterik ez direlarik.Horrela, bizitza degradatu baterantz goaz, elikagai biziki kaltegarriekin, bizigabetuta eta kutsatuta, erabiltzeko eta botatzeko produktuekin, kostu ekologiko handiekin bai ekoizpenean baita hondakinen kudeaketan ere, gero eta habitaezinagoak diren hiriekin, zeintzuk zikinak, zaratatsuak eta uhin elektromagnetiko nahasiez gainezka dauden. .Kontsumitzaile bilakatuz gero, nahiz eta legalki herri-hiritar moduan jardun, gure osasuna babestua izateko eskubidea dugu, bai eta gure elikagaien kalitatea, gure gizarte interesak, interes ekonomikoak, bai modu egiazko eta zehatzan informatuta izateko eta kontsumo gaietan formatu eta hezituak izateko, ordezkatuak, kontsultatuak eta parte hartze eskubideak izateko, babes gabeko edota gutxiagotasun kasuetan babes juridikoa jasotzeko, jasandako kalteengandik ordainduak izateko&Finean, marko legala ez dela nahikoa aditzera ematen dute kontsumitzaile elkarteetan jasotako ehunka salaketek.Proposatutako egoeraErabilpenaren balioa aldaketaren balioaren ordez berreskuratzeak, lana eta beharraren arteko lotura, alegia, behar denaren balioa berrezartzen diren espazio berrien irekiera ahalbidetuko luke eta, beharraren gizatasuna behar sublimatuen unibertsotik urrun bizitzaren defentsa lan denboraren murrizketaren aldarrikapenaren bidez eta bizitzeko denbora eskubidea ere aldarrikatuz.Bere inguruan txertaketa berreskuratzen duen gizartea eraiki, eta etorkizuna suntsitu gabe eboluzionatzea ere jakiten duena, gure eguneroko ekimenetaz ohartarazten hasten dena ere eta kontserbatzen ditugun egiteko gaitasun eremu txikietan jardun, horizontalki antolatuz eta egunerokotasunaren gaineko boterea berreskuratzen ari diren gizarte zelula alternatiboak sortuz, elikadura, zerbitzu, aisialdia, etxebizitza mailetan kasurako.2. Kontsumo arduratsua bultzatzen duen kontsumo formazio plan bateren ezarpena eta garapena, gizarte erakundeen bitartez eta eztablezimendu komertzialei, zein ekoizleei eta Herri Arduralaritzari zuzendua egon behar dena, kontrol zehatzak eta eraginkorrak ere ezartzeko.3. Merkatu zuzenen berreskurapena, sustapena eta zabalkuntza, non tokiko produktuen komertzializazioaz gain ekoizle eta kontsumitzailearen arteko harremanaren berreskurapena gauzatzen den, nekazal mundua eta hiri munduaren arteko hurbilketa lagunduko delarik.5. Mahainguruak eta foroak bideratu, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak presente daudenetan eta benetan erabakiak hartzen direnetan, kontsultarako soilik den planoa gaindituz.6. Azalera handiko gune komertzialen ezarpenen luzamendua eskatu, komertzio tradizionalari, elikadura osasunari, kotxe trafikoari eta energia kostuari, bioaniztasun kulturalari edota hirietako material-ehuna eta gizarte-ehunari eragiten dizkien ondorioak ongi aztertuak izan arte.
|
|