Euskara   Español
Hasiera   Kontaktua    Foroak   Loturak   Albisteak Eguneratuta 2010/09/09-k 04:09-tan
 Informazio Orokorra
 
   2006: Garraitz Manifestua / Manifiesto de Garraiz
   Lurra deialdiaren sinatzaileak
   Sortutako manifestua
 
 Albisteak
 Foroak
 Alegazioen Kudeaketa
Dokumentazioa
 Lurraren aldeko solasa
 
   Energia
   Osasuna
   Garraioa
   Kontsumoa
   Ura
   Bioaniztasuna
   Hondakinak-Kutsadura
   Parajea-Ondarea
   Lehen sektorea
   Ekoizpena-Sozio laborala
   Globalizazioa-Aztarna ekologikoa
   Lurralde antolakuntza
   Partehartzea
   Besteak
   BESTE GARAPEN EREDU BAT POSIBLE ETA BEHARREZKOA DELAKO
   EREDU ALTERNATIBO BATERAKO OINARRIAK
 
 Erakusketa
 
 
 
   Garraioa
 
Diagnostikoa

Administrzio publikoak Euskal Herriko herrialde guztietan sustatutako garraiorako politikak eta mugikortasunerako ereduak, motorrezko mugikortasunarekin eta errepide garraioarekin alderatzen ditu. Hamarkadetan zehar, pertsonen eta merkantzien mugikortasun motorizatua sustatzeak itzelezko inbertsioak justifikatu dute eta errepide sare hertsi batetan gauzatu da ( Eibar-Gasteiz autopista, Transpiriniarra, Urumeako autobia, Bilboko hegoaldeko erronda, etab.). Mugikortasun eredu eta garraio politikaren ildo nagusi honek, garraio publikoaren eta garraioaren lurralde sistema ez motorizatuaren bazterketa ekarri du, inplizituki bada ere.

Kotxe pribatua gure sistema ekonomikoaren bizkar hezurrean bilakatu da. Kotxea zibilizazio eta kulturaren sinboloan bihurtu da, telebistako iragarkien herena kotxei dagokie, non kotxea edukitzea, askatasuna, abiadura eta independentzia kontzeptuekin lotzen den. Kotxeen kopurua eta garraioaren energia kontsumoa erabat bizkortu da.

Arestian aipatutakoari zera gehitu behar zaio: sistema ekonomikoaren hazkundea, pertsonen eta batez ere, merkantzien errepide garraioaren gehikuntzan oinarritzen da. Halere, biztanlego, ekonomia eta garraioaren arteko konparaketak egiteko orduan, biztanlegoaren azkeneko 30 urteetan hazkundea txikia izan bada ere, ekonomia BPG ia bikoiztera heldu da eta garraioaren hazkundea %300koa izan da.

Horren guztiaren ondorio larriak behin eta berriro ezagutzera eman dira aditu ospetsuen eskutik eta baita Europako Batasuneko erakundeen eskutik ere, Ingurumenaren Liburu Zuriak agerian utzi duen bezala mahai gainean dauden arazo larrienetarikoa bihurtu arte. Liburu hori garraioaren politika europearra 2010. urtera begira: egiaren ordua izenburupean aurkeztu da.

Gauzak horrela, merezi du egungo garraio politikaren eta mugikortasun ereduaren ondorio larriak zerrendatzeak:

1. Istripuen kopurua eta horiek eragindako gastuak. Kotxe istripuak dira Europa Batasunean 40 urtetik beherako pertsonen heriotzen arrazoi nagusia ( urtero 50 000 biktima daude batez beste, eta 1 500 000 larri zaurituak).

2. Klima aldaketaren gaineko ingurumen kaltea. EBean garraioak ekoizten du karbono dioxidoaren (CO2) isurpenen %40, berotegi-efektua eragiten duen gas nagusiena delarik, besteak beste, nitrogeno oxidoa (NOx) eta makropartikulak, zeintzuk bizi itxaropenari kalte zuzenak ere eragiten dizkiete.

3. Kutsadura akustikoa. Zarata ingurumen arazo nagusienetarikoan bilakatu da, EAEn bakarrik 250 udalerritik 100ek 70dB-ko muga gainditzen dute; muga hau pertsonen osasunerako kaltegarritzat hartzen da.

Hartu beharreko neurriak2. Gizarte eztabaidak ahalbidetzen duen adostasun zabala lortu ezean, errepideen planetan, bide azpiegituretan eta proiektatuta dauden Abiadura Handiko Trenaren ekinbideen luzamendua exijitu.

3.Garraio publikoa hobetzeko, oinezko ibilbideak eta bidegorriak sortzeko helburuarekin kotxe pribatuaren erabilera zergapetzen duen zergak sortu behar dira. Ekimen hau osatzeko, kotxe pribatuaren erabileraren murrizketa sustatu beharko litzateke, eta kotxeak duen eskariak kudeatuz, hirigunearen barnean erabilera mugatuz. Leasing delakoa sustatu beharra ikusten da, non jabegoak eta erabilerak dituen kostuak banatzen diren.

 
 
  Dokumentuak
  • Garraioari buruzko hausnarketak
  • TRANSPORTE EN LA UE
  • TRANSPORTES: ESTUDIO COSTSE AMBIENTALES
  • DIRECTIVA UE VIÑETA CARRETERA TRANSPORTE
  • Amann asegura que la 'Y' resolverá el paso de mercancías por Euskadi
  • 'Y' vasca: esperando a Godot JOSÉ ÁNGEL ESNAOLA
  • 'Y' vasca: esperando a Godot JOSÉ ÁNGEL ESNAOLA
  • «Si el Gobierno vasco no participa en la 'Y', la haremos solos»
  •  

    2006 Garraiz-eko manifestua

     

    Buletin elektronikoa
    Eman izena gure buletin elektronikoa jasotzeko.
     
     
    Lurkidea
    Klik egin hemen bazkide izateko
     
    Ingurugiro laguntza juridikoa