Euskara   Español
Hasiera   Kontaktua    Foroak   Loturak   Albisteak Eguneratuta 2010/09/09-k 12:09-tan
 Informazio Orokorra
 
   2006: Garraitz Manifestua / Manifiesto de Garraiz
   Lurra deialdiaren sinatzaileak
   Sortutako manifestua
 
 Albisteak
 Foroak
 Alegazioen Kudeaketa
Dokumentazioa
 Lurraren aldeko solasa
 
   Energia
   Osasuna
   Garraioa
   Kontsumoa
   Ura
   Bioaniztasuna
   Hondakinak-Kutsadura
   Parajea-Ondarea
   Lehen sektorea
   Ekoizpena-Sozio laborala
   Globalizazioa-Aztarna ekologikoa
   Lurralde antolakuntza
   Partehartzea
   Besteak
   BESTE GARAPEN EREDU BAT POSIBLE ETA BEHARREZKOA DELAKO
   EREDU ALTERNATIBO BATERAKO OINARRIAK
 
 Erakusketa
 
 
 
   Osasuna
 
Diagnostikoa

Naturak osatzen gaitu eta bertatik elikatzen gara gizakiok. Elkarrengandik banaezinak gara, beraz. Aire, lur, ibai eta itsasoen kutsadura gure organoak elikatzen dituen odol korrontera iritsiko dira.

Umeen osasuna da mehatxatuena, defentsa eta desintoxikazio mekanismoak oraindik heldugabeak dituztelako eta hazkunde azkarreko ehunak, berriz, zaurigarriagoak. Kutsadurak hasieratik bertatik eragiten die, umontziaren eta ama-esnearen bitartez. OMEren ikerketek erakusten dutenez, ingurumen aldaketen eraginez kalteturiko %40, bost urtetik beherako umeak dira eta urtero 3 miloi haur hiltzen da gai kutsatzaileen eraginez.

Birikietako minbizia, asma eta alergiak ugaritzen ari dira airearen kutsaduraren eraginez, eta proiektatuta dauden zentral termiko berriak egoera gaiztotuko du, eta honekin batera ozono geruzaren mehetzeak azalaren minbizien kasuak gehituko ditu. Baina hori guztia bezain kezkagarria da, kalitate txarreko jakiek, azukre, gatz eta koipe ugarikoak, umeengan kolesterola eta gizentasun goiztiarra ugaltzen dutela.

Elikagai transgenikoei dagokienez, soia edo arto transgenikoa osagai duten produktuak gero eta gehiago daude merkatuan (pentsuak, botikak, gailetak, potitoak eta haurrei ematen zaien janari mordoa; eta dendetan egon daitezkeen produktu transgenikoen %30k bakarrik dauka etiketa).

Laborantza eta ganaduen ustiapen industriala intentsiboak, agrokimikak lagunduta, lurrak erosionatu eta nekazari askoren menpekotasuna edota langabetasuna aregotzeaz gain, izurri eta gaixotasun berrien iturria ere bilakatu da. Esaterako, pestizidak, mundu mailan, 3 miloi nekazari hiltzen ditu urtero. Beste alde batetik, langileriaren kopuru handi bat, minbizia edota ugal organoen edo nerbio sistemaren deformazioak eragin ditzaketen 568 gai toxikoen arriskupean lan egiten du.

Haurtzaroaz gain, emakumeak, batik bat haurdunak, pertsona gaixoak, txiroak eta adinekoak dira elikaduren negozio geroz eta handiagoak eragiten dituen gaitzok pairatzeko arrisku handiena dutenak. AEBetan minbiziak 3 estatubatuarratik 1 ukitzen du eta 4tik bat hiltzen du. Izurri berri horrek birika, hesteak eta prostata jotzen ditu batez ere gizonezkoetan; bularrak batez ere emakumezkoetan, kalitate txarreko janariak eta gai kimikoek eragindako hormona-asaldura, etenkari endokrinoen bidez, eragile nagusiak direlarik.

Azken horiek giza ugalkortasuna eta adimena ere arriskuan jartzen dute: hormonek garunaren eta organoen arteko informazioa transmititzen dute; gai sintetikoek  gaur egun nonahi aurkitzen diren hormona artifizialak edo estrogenoak  desinformazioa eragiten dute.

Minbiziaz gertatzen dena, egungo beste gaixotasun batzuetaz ere esan daiteke: Alzheimerra, hipertentsioa, diabetesa, arazo kardiobaskularrak, antsietatea, depresioa. Gizartearen gaixotasunak deiturikoak, janariaz eta terapia biziki toxikoez eragindako gaixotasun degeneratiboak dira, lan eta biziera gainestresatuak, lan erritmo basatiak erraztatuak. Eta oraindik ikertzeke dago bai kutsadura akustiko eta elektromagnetikoaren (batik bat telefonia mugikorreko antenen) kaltea, eta baita zaborren errauesketek eragindako kalteak ere.

Europan azkenengo 5 urteetan, gaixoak biztanlegoaren %41 izatetik %72 izatera pasa dira. Elikadura eta Nekazaritza Erakundearen (OME) arabera, 3 europarretik 1 gaixorik dago elikagaien ondorioz soilik. Ezin ahaztu, herri garatu deiturikoen osasunaren hondamendi honen diagnostikoan, buruaren gaixotasunak aipatzea.

Ingurumenaren okertzeak gure adimena ere gaixotzen du, naturaren kontra biziz gero, geure jatorriari uko egiten baitiogu.

Sistemen ekologia deritzonaren gaineko ezagupenen ulermenaren garapenatik, nekazal sektorearen birmoldatzeari ekiten zaio, ohiko nekazaritzatik abiatuta, produzio agrokimiko industriala eta transgenikoei aurre egiteko eta erremedioak jartzeko asmoz, eta bide batez, elikaduran oinarritutako osasun publikoaren arazoak bideratzeko. Herrialde aberatsak kontsumz jota gaixotu eta gainerakoak gosez hiltzen dauden gizarte honetan, kontsumo arduratsua sustatzea ezinbestekoa dugu.

Hartu beharreko neurriak

1. Medizina alopatiko edo konbentzionalaren porrotaren atarian, beharrezkoa egiten zaigu autogestioan oinarritutako osasun eredua, medizina bioenergetikoa, homeopatia eta organismoaren nahiz inguruaren egoera orokorra kontuan hartzen duen osasun eredua bultzatzea.

2. Gehiegizko medikalizazioaren aurrean, hezkuntza eta prebentzioa lehenetsi beharra dago, minbizia eta HIESAren gaineko teoria eta terapia redukzionistei aurre egiteko.

 
 
  Dokumentuak
  • Osasunari buruzko hausnarketak
  •  

    2006 Garraiz-eko manifestua

     

    Buletin elektronikoa
    Eman izena gure buletin elektronikoa jasotzeko.
     
     
    Lurkidea
    Klik egin hemen bazkide izateko
     
    Ingurugiro laguntza juridikoa