Geroa lurretik hasi Lurra, gizakiaren edozein jardueraren oinarria, merkatu askearen esku utzi diren eta gora doazen presioen menpe dago. Laisser faire-ren politikak lurralde ereduari aplikatuta, nahi ez diren ondorioak ekarri ditu, hala nola: naturguneen kolonizazioa, nekazal lur emankorraren erabateko desagerpena, nekazaritzaren izaera estrategikoaren utzikeria eta zabor-janariaren hedakuntza, hirigintza sakabanatua eta gizartearen desegituraketa (elkargune eta partehartzearen desagerpena), nekazal munduaren edota bioaniztasunaren desagerpena. Garraio pribatuaren erabilera intentsiboa, azpiegituren gehikuntza eta lurraldearen metropolizazio etengabea, jasangarri ezinak izateaz gain, hutsean jauzi egitea da, eta epe ertain eta luze batean gizarte eta ingurumen arloan kostu jasanezinak eragingo ditu. Arlokako politikak koordinatzea, determinismo ekonomizista ekiditea, industria eta hiri-garapena kontrolatzea, nekazal eta mendi guneak babestuz, degradatutako industria guneak berreskuratzea edota lurzoruaren erabilerak zehazteko ingurumen parametroak erabiltzea, behin eta berriz ahazten diren lurralde antolakuntzaren oinarrizko alderdiak dira. Nekazal munduaren bideragarritasuna mantentzeak, lehen sektorearen izaera funtzioanitza onartzeak, bere garapena erraztea faktore endogenoak sustatuz, kalitatezko jakiak ekoizten dituzten nekazariez eratutako nekazaritza defendatzeak eta gazteak bertan sartzeko lur-bankuak sortzeak, egungo sarraskiarekin bukatu eta espekulazioari mugak jarriko dizkion mekanismo juridikoak martxan jartzea ekarriko luke. Ekoizpen eta kontsumo ereduaren premiazko aldaketa baten alde Egungo sistema ekonomikoaren funtzionamenduaren oinarria da lehengai mordoa hondakin mordoan bilakatzea, non eta baliabideak mugatuak diren planeta batean. Hazkundea duen garapen jasangarri baten aldeko apostua, hazkunde lineal jasangarria, kontraesan hutsa eta iruzurra da, hazkundearen mugetatik eta lurraldearen zama gaitasunatik haratago joan nahi delako.Kontsumoaren gizarteak "bizitza kalitatea" kontzeptua "bizitza maila" kontzeptuarengatik aldatu du, hazten doan gastuaren ikuspuntutik hartuta.Beharrezkoaren kategoria eta behar adinaren mugak hautsi ditu, gehiegizko kontsumorako lasterketa ero bati bide emanez, zeinek begibistakoak diren ondorioak eragiten dituen: ingurumen hondamendia, gizarte dualtasuna eta "txirotutako" Hegoa Ipar "garatuaren" indarrez ebaztea.Hori guztia gutxi balitz, kapital eta energiaren ekoizpena, naturaren kapitalizazioa, aisialdiaren monetarizazioa, edota lasterketa armamentistikoa abian jartzeko etsaiaren aitzakia erabiltzea, gizarte, ekonomian eta ingurumenean jasangarri ezinak diren ekonomiaren adar osoak ez sustatzeko babes neurriak hartzearen beharraren kontrako bidetik doaz. Premiazkoa da gastu energetikoari, hondakinen ekoizpenari edota kutsadurari mugak jartzea; premiazkoa da ekoizpenaren ingurumen eta gizarte kosteak gure egitea, ekonomia harraparian eta piraterian bilakatu ez dadin. Premiazkoa da ekoizpen eta kontsumo ereduaren eta naturaren artean armistizioa aldarrikatzea, egindako akatsak onartu eta barkamena eskatzea, Alemaniak Gernikako bonbardaketagatik edota milaka australiarrek bertakoen sarraskia egiteagatik egin zuten moduan. Bioaniztasunaren aldarrikapena Bioaniztasuna kontzeptuaren irakurketa murritza baten aurrean, eskualdeko bioaniztasuna kontzeptua eraginkorra egin eta defendatu beharko litzateke. Izan ere, bere baitan ingurumen elementuak egoteaz gain, kulturalak, hizkuntza arlokoak, ohituren, talde-lanen ingurukoak (auzolanak, bide-zidorrak), jabego komunalak edota baliabideen gaineko burujabetzakoak daude, izaera komuneko talde bat berreskuratuz eta martxan jarriz, are gehiago Euskal Herria bezalako espazio polizentriko batean.Bioaniztasun biologikoari dagokionez, natur-baliabideen erabileraren harrapakariarekin bukatzea natur berriztapenaren tasa ahalbidetuz, espezien desagerpenari mantenimenduaren bitartez aurre egitea eta lurralde guztiko habitaten berreskurapena, "erreresba turistikoen" moduko irla inkomunikatuetan bihurtzen dituen egungo natur gune babestuen politikatik ihesi. Egungo euskal herritar guztien moduan, etorkizuneko belaunaldiek ekosistema, paraje eta espezie aberatsez gozarteko eskubidea dute, museo bateko kontserbaziora mugatu gabe. Hauxe edozein politikaren oinarrizko premisa da, ez soilik garapen alternatiboarena, baita jasangarritasunarena ere.Bioaniztasun kulturalaren alorrean, arreta berezia merezi du euskararen egoerak, Euskal Herriko eta gizadiaren ondare dena. Euskara desagertze bidean dago, pairatzen duen jazarpena dela eta, hortaz, beharrezkoa da horrekin bukatzeko premiazko neurriak hartzea eta egungo kultur uniformizazioaren disglosia egoerarekin amaitzea. Izan ere, horrek gizarte eleanitza bat lortzea eta euskal hiztunen eskubideak eta izan nahi dutenenak errespetaraztea oztopatzen du. Ekonomiaren mundializazio eta merkatuen globalizazioaren aro historiko honetan, baliabideen gaineko burujabetza soilik da posible norberaren mugen eta herrien nahien onarpenarekin. XXI. mendean, herrien autodeterminazio eskubideak ukaezina behar du izan, demokratatzat jotzen den munduko edozein estatuarentzat. Nazioarteko elkartasuna eta gure zor historikoaren onarpena Iparraldeko herrien bizitza maila bazterketan oinarritzen da eta gainontzeko gizadiari ezin zaio esportatu. Egungo sistema ekonomikoaren oinarria munduko herri gutxi batzuen mesedetan beste askoren baliabideen espoliazioan datza. Zor historiko horren onarpenatik baino ezin izango da egungo egoera aldatu. Orain arte erabilitako tresnak, garapenerako laguntzek edota BPGren protzentai bat kooperazioan inbertitzeak, egoera hobetu beharrean, okertu dute. Bada garaia, hitz paternalistak alde batera utzi eta biztanleen gehiengoa gose den munduaren errealiateari aurrez-aurre begiratzeko. Haurren heriotza-tasa ez da naturalki gertatzen den estatistika datu bat, planifikatutako sarraskia da, oparotasunaren beste aldea da, gure aztarna ekologikoa eramatearen ondorioa. Kapital finantzieroen globalizazio eta merkatuen irekiera garaian, transnazionalek lasai jarduten dute, nazioarteko erakundeen eta jatorrizko herrien babesarekin. Euskal Herrian, beste herri askotan bezala, harro egon behar al dugu euskal enpresek euren ekonomia indizeak hobetzearren planetako beste zonaldeak hondatzeagatik?Nazioarteko elkartasuna gure aztarna ekologikoa gutxitzean datza, kanpoko inbertsioek gizarte eta ingurumenean dituzten eraginak zigortzean eta ongizaterako gutxieneko standarra jartzean. Ingurumena hobetuz gaixotasun asko ekidituko ditugu Naturaren parte gara eta beratik elikatzen gara. Banaezinak gara. Airearen, lurraren, ibaien eta itsasoen kutsadura gure organoak elikatzen dituen odol emarira doaz zuzenean. Haurren osasuna da arrisku handiena duena, izan ere defentsarako eta desintoxikaziorako dituen mekanismoak heldugabeak dira oraindik, eta hazkunde azkarrean bere ehunak zaurgarriagoak dira. Kutsadurak hasieratik eragiten die, fetuaren eta amaren esnearen bidez. OMEren (Osasunerako Mundu Erakundea) ikerketen arabera, ingurumen aldaketek kaltetutako %40 5 urtetik beherakoak dira eta urtero hiru milioi haur hiltzen dira kutsaduraren eraginez.Birikietako minbizia, asma eta alergiak gora doaz airearen kutsaduraren eraginez, eta aurreikusita dauden zentral termikoek gora egiten jarraitzen lagunduko dute. Ozonoko kapa txikitzen den heinean, azaleko minbizia gero eta ohikoagoa da. Ingurumenaren hondamendiak burua ere kaltetzen du. Naturaren kontra bizitzea gure sustraiei uko egitea da. Bestalde, produktu toxikoak nerbio-sisteman ezartzen dira, beren funtzionamendua eraldatuz. Ez da harritzekoa, beraz, depresioak, antsietateak eta erostasunak gora egitea. Ikertzeke dago oraindik, kutsadura akustikoak eta elektromagnetikoak, batik bat telefono mugikorretik datorrenak, eragiten duten kaltea zein den.Industria, nekazal eta abeltzantza ustiakuntzak kalitate txikiko produktuak sortzen ditu, kutsaduraren eta lurzoruaren higiduraren iturri da, nekazarientzako porrot ekonomikoa eta soziala izateaz gainera. Genetikoki eraldatutako elikagaien ekoizpenak egoera larriagotuko du eta bioaniztasunarentzat mehatxu bat izango da. Osasun jarduera bera (ospitaletako hondakinen errausketarekin) dioxina eta merkurioen kutsadura iturri garrantzitsua da. Joera hauei aurre egiteko Nazioarteko Medikuen Elkartearekin bat egiten dugu dioenean "ingurumena eskualdeka eta globalki defendatu behar da, modu horretan gaixotasun ugari ekidituko dira, osasuna zaindu eta bizitza kalitatea bermatuko da", gobernuei eskatuz supermedikalizazioaren aurrean hezkuntzari eta prebentzioari lehentasuna ematea. Parte-hartzea oinarri nagusi gisa Ingurumen arloko nazioarteko dokumentu guztietan parte-hartzearen inguruan egiten den defentsa eta aldarrikapen sutsuak, Rio 92tik hasi eta Lurralde Antolakuntzaren Europako Gutuna eta Europako Batasuneko Ingurumen VI Egitaraua arte, aurrez-aurre topo egiten du parte-hartze tresnarik ez duena gizartearekin. Ingurumen arloan dagoen parte-hartze zuzenerako bide bakarra Ingurumen Eraginaren Adierazpena da, alegia, ospea erabat galdu duen tresna eta praktikan baliogabea dena, admnistrazioaren izapide soilean bilakatu delako. Administrazioak hiritarren izenean hitz egiteko zilegitasuna bere egin izateak, alderatzeko mekanismo gabeziekin lotuta, eztabaida eta kritika eraikitzailea ekiditeaz gain, konfrontazio maila handiak eragiten ditu, gizarte mugimenduen papera ez baita aintzat hartzen. Proposamen baten indarra herritarren onarpenaren araberakoa denean, gobernuek sinesgarritasun eskasa dutela ez esateak porrotara baino ez gaitu eramango. Sakoneko aldaketak eragingo dituen gidaritza politiko bakarra partekatutako gidaritza da, non gizarte taldeek tresnak izango dituzten ingurumen politikan aldaketarako elementuak sartzeko. Adostasunean oinarritutako aurrekontuekin baino ezin da liskarra-bazterketa eta jazarpena-enfrentamendua egoerari buelta eman, eta elkarlana-neurriak hartzea eta gizarte sinesgarritasuna-ingurumen hobekuntzan bilakatzea, gure habitataren berreskurapena posible izan dadin informazioaren eta parte-hartzearen bidez gizarte baldintzak sortuz. Ekosistemaren berreskurapena posible egiten duten gizarte baldintzak sortu Ingurumen egitarauak abian jartzeko gobernuek duten sinesgarritasun eza, aldaketarik gabeko erreformismotik dator, edukirik gabeko ingurumen diskurtso batetik. Ildo honetan aldaketari baietza ematen diogu, eta ezetza , aldiz, dena berdin jarraitzeko lengoaia aldatu dutenei. Gutxieneko planteamendu demokratiko batetik abiatuta, etorkizunerako nahi dugun garapen ereduaren gaineko gizarte eztabaidaren ondorioz adostasun zabala lortzen ez den bitartean, premiazkoa da gobernuek ingurumenean eragin handia duten etorkizuneko planen eta egitasmoen luzapena egitea, lurra, kultura eta gizartearengan duten eraginak atzeraezinak direlako.Indibidualismoaren aurrean kolektiboaren balioaren berreskurapenatik, goruntz doan balioen aldarrikapenatik eta hiritarren konzientziaziotik baino ezin izango da energia sortzaileak askatzea, beharrezkoa dena posible izan dadin: garapen eredu alternatibo batean oinarritutako gizarte hitzarmen berria.