Euskara   Español
Hasiera   Kontaktua    Foroak   Loturak   Albisteak Eguneratuta 2010/09/09-k 04:09-tan
 Informazio Orokorra
 
   2006: Garraitz Manifestua / Manifiesto de Garraiz
   Lurra deialdiaren sinatzaileak
   Sortutako manifestua
 
 Albisteak
 Foroak
 Alegazioen Kudeaketa
Dokumentazioa
 Lurraren aldeko solasa
 
   Energia
   Osasuna
   Garraioa
   Kontsumoa
   Ura
   Bioaniztasuna
   Hondakinak-Kutsadura
   Parajea-Ondarea
   Lehen sektorea
   Ekoizpena-Sozio laborala
   Globalizazioa-Aztarna ekologikoa
   Lurralde antolakuntza
   Partehartzea
   Besteak
   BESTE GARAPEN EREDU BAT POSIBLE ETA BEHARREZKOA DELAKO
   EREDU ALTERNATIBO BATERAKO OINARRIAK
 
 Erakusketa
 
 
 
   BESTE GARAPEN EREDU BAT POSIBLE ETA BEHARREZKOA DELAKO
 
Johannesburgon ospatuko den Munduko Lurraren Gailurra dela eta, LURRA Deialdiak eztabaida irekia bultzatu egin du ekologian, lehen sektorean, osasunean, kontsumoan, sindikalismoan edota elkartasun munduan lan egiten duten gizarte mugimenduen artean. Eztabaida honen helburua honakoa da: batetik, nazioarteko eztabaida eta foroetan Euskal Herri gisa egotea, nortasun kolektiboko ezaugarriak dituen herria baikara; eta bestetik, gure lurraren eta planetaren etorkizunerako nahi dugun garapen ereduaren inguruko eztabaida piztea, "globalki pentsatu, bertan jardun" delakoa errealitate bihurtuz.

Kontuan hartuz Rioko Konferentziatik 10 urte igaro direla, eta garapen jasangarria kontzeptuaren erabilerak ez duela balio izan benetako politika eraginkorrak ezartzeko egungo sistema ekonomikoaren jasangarriezintasunarekin bukatzeko, uste dugu garapen jasangarriaren inguruko erretorikaren benetako helburua izan dela jasangarri egitea jasanezina ez dena.

Jasanezina dena jasangarri egiteko bide horretatik jo dute Euskal Herriko administrazio desberdinek. Itoitz-ko urtegiaren proiektua, Abiadura Handiko Trena, Eibar-Gasteiz autopista edo Transpirenaikoa, espazioaren metropolizazioa nekazal munduaren kaltetan, merkatal gune handien hedapen basatia edota energia arloko proiektuak horren adibide argiak dira.

Egoera horren aurrean, adierazpen hau sinatzen dugun gizarte erakundeen artean txosten bat egin dugu, beharrezkoa den gizarte eztabaidarako lan tresna izango dena euskal gizartean eta mundu mailan bultzatuko duena. Txostenak bi zati desberdin ditu:

ekosistemaren garapen demokratiko batetarako oinarriak
  • hamahiru gaien inguruko neurriak: energia, garraioa, ura, kontsumoa, lehen sektorea, ekoizpena-sozio laborala, hondakinak-kutsadura, osasuna, parajea-ondasuna, globalizazioa-aztarna ekologikoa, bioaniztasuna, lurralde antolakuntza eta parte-hartzea.

    Ekimenaren helburu nagusia da Euskal Herriko etorkizunerako nahi dugun garapen ereduari buruzko eztabaida irekitzea, egungo eta etorkizuneko erronkei erantzuna emateko mekanismoak martxan jartzeko, eskenatoki berriak bultzatuz.

  •  
     
      Dokumentuak

     

    2006 Garraiz-eko manifestua

     

    Buletin elektronikoa
    Eman izena gure buletin elektronikoa jasotzeko.
     
     
    Lurkidea
    Klik egin hemen bazkide izateko
     
    Ingurugiro laguntza juridikoa