Euskara   Español
Hasiera   Kontaktua    Foroak   Loturak   Albisteak Eguneratuta 2010/09/10-k 01:09-tan
 Informazio Orokorra
 
   2006: Garraitz Manifestua / Manifiesto de Garraiz
   Lurra deialdiaren sinatzaileak
   Sortutako manifestua
 
 Albisteak
 Foroak
 Alegazioen Kudeaketa
Dokumentazioa
 Lurraren aldeko solasa
 
   Energia
   Osasuna
   Garraioa
   Kontsumoa
   Ura
   Bioaniztasuna
   Hondakinak-Kutsadura
   Parajea-Ondarea
   Lehen sektorea
   Ekoizpena-Sozio laborala
   Globalizazioa-Aztarna ekologikoa
   Lurralde antolakuntza
   Partehartzea
   Besteak
   BESTE GARAPEN EREDU BAT POSIBLE ETA BEHARREZKOA DELAKO
   EREDU ALTERNATIBO BATERAKO OINARRIAK
 
 Erakusketa
 
 
 
   Globalizazioa-Aztarna ekologikoa
 
Diagnostikoa

Teknologia berdea garapen eredu kapitalista bera eta ustiaketa jasangarriak egiteko marketinean datza, ingurumenaren jasangarritasuna, geroa, giza harremanak, gizaki eta herrien biziraupena duina eta betegarria planteatzean baino. Garatzen ari diren eta garatuak diren herrietako gobernu gehienek, euren arteko lehiakortasun hilkorran murgilduta daudela, beste batzuei baino gehiago, transnazional handien inbertsio atzerritarrari erraztasun handiagoak eskainiz, euren ustiaketa, kutsadura eta hazkunde ekonomikoaren mesederako.

Gaur egun planetaren biztanlego osoaren jateko beharra bikoizten duen zerealen ekoizpena dago. 1 200 milioi pertsona gose izan edota funtsezko elikadura baten faltagatik hiltzen badira, ekoizpenaren %50 prezioen politika mantentzeko eta gutxi batzuk urdaiazpikoa jateko zerriei jana emateko itsasora botatzen delako da.

Errentagarritasun gehiena lortzea, lehiakortasuna, eta ekoizpenean, komertzioan eta espekulazioan oinarritzen diren merkatu librearen printzipioak, herri orok elikadura subironatasunarako duen eskubide alienaezinarekin baterazinak dira. Erasokorra ez den independentzia eta askatasunarako sine qua non baldintza dugu hori. Halere, energia autarkia aurrerapena legez justifikatzen den bitartean, elikadura autosufizientzia anakronismo atzerakoitzat arbuiatzen da.

Produkzioaren lehiakortasuna mantendu ahal izateko, ekoizpen kostuak gutxien sorrazten dituzten tokietan ekoiztu beharra dago ( ingurumen legedi eta legedi laboralarik gabe, tokiko zergarik gabe). Horretarako merkantzia batzuen zirkulazio librea eta garraio sistema merkeak behar dira. Gure zergekin NATO, estatuko ejerzitoak eta armen industria finantzaitzen ditugu (FAD fondoak), hain justu ere demokrazia eta askatasuna infinitua defentsarako gerrekin petrolio upelaren prezioa bermatzen dutenei.

Biztanle dentsitate gutxiko herrietako (15,4 biz./ Km2 Somalian) leherketa demografikoa ( 1900 urtean: 1 800 milio biztanle eta 2000 urtean, 6 200 milioi) mendebaldeko gizartearen logikan sartu da, miseria eta Hirugarren Munduaderitzonaren garapen ezaren eragile gisa, bai eta Planetaren suntsiketare eta emigrazioaren eragile gisa ere. Halere, dentsitate gehienezko herrietako ( 464 biz./ Km2 Holandan, 142 biz./ Km2 Euskal Herrian) arazoak, jaiotza-tasaren beherapena, biztanlegoaren zahartzeak, lanpostuak kentzen dituen inmigrazioak, delinkuentzia eragiten du, bertoko kultura eta elkarbizitza kutsatzen ditu, eta gainpopulaketa sortzen ditu.

Ekonomikoki garatuek diren herriak anti-arrazistak direla ozenki esaten badute ere, sakonean egitura-arrazakeria izkutatzen du. Pertsona etorkinei, herrien eta natura eta giza baliabideen ustiaketak sortu dituen etekinen superabitak ahalbidetutako fondoetatik laguntzak eta eskubideak eskeintzen zaizkie. Are gehiago inbertitzen da, zinezko horma berde eta birtualetan, gehienezko errentagarritasun mailara egokitzearren lan indarra etorkinaren kuota mugatuz.

Gure politikek, eta gure garapen ereduak eragiten duten aztarna ekologikoa bideragarria denaren baino askoz altuagoa da. Aztarna ekologikoa, herri, hiri, komunitate edota pertsona bakoitzak kontsumitzen duena ekoizteko eta baztertzen duena xurgatzeko behar duen lurzoru- hektarea kopurutzat definitzen da. (Landaketa, larreak, lorategiak, zabortegiak, eraikuntzak, autobiak, basoak, petrolioa edota CO2 xurgatzeko behar den energia fosilaren unitatea lurzoru kopuruan islatuta). Planeta osoko produktuak eta zerbitzuak ekoizteko gai diren lurzoruak elkar gehitzen baditugu, egungo biztanle kopuruarengatik zatitzen badugu, gutako bakoitzari 1,7 Ha. eta 2,0 Ha. arteko lurzorua egokitu litzaiguke. Halere, herri garatuek 9,6 Ha. pertsona bakoitzeko kontsumitzen dute (AEB). Garatzen ari diren herriei egokitzen zaiena baino gehiago ere kontsumitzen dute, Etiopia (0,7 Ha.) eta Bangladesh ( 0,6 Ha.) bezalako herrialdeak herri garatuak edota garatzen ari direnetik kontsumituak izaten ari dira. Bataz besteko pertsona bakoitzeko 2,3 Ha.ko aztarna ekologikoa kalkulatzen da, horrenbestez, gizadiak egungo garapen ereduaren ondorioz hurrengo belaunaldiena kontsumitzen du.

Munduan, komertziorako tresnen eta moduen eraldaketa beharrezkoa da. Bidegabeko komertzioari esker, urtero 500 000 milioi $ gorako etekinak lortzen dute munduko aberatsek. Kanpoko zorren interesen gaineko negozioa 160 000 milio $eko etekinak sortzen dizkiete. Bitartean, garapenerako %0,7 laguntza odolustea jasangarria izan dadin, urtero 64 000 milio $-koa da.Bai garapen kooperaziorako fondoak eta baita Hirugarren munduari zuzendutako larrialditarako laguntzak ere, txantai politikoa, egitura-ustelkeria eta maiz GKE-en bidez gauzatzen den abangoardia neokolonialistaren lana finantziatzeko erabiltzen dira.

Hartu beharreko neurriak

1. Herri ororen autodeterminaziorako eskubidea baliarazi behar da, boterearen birbanaketaren lehentasunezko elementu gisa.

2. Garapenerako euskal proiektu handien luzamendua ezarri, lapurreta globala honetan eta bere ondorioetan parte hartu nahi dugun ala ez gizarte eztabaida batean aztertu. Herrialde txirotuengan dugun zorra historikoaren aitorpena.

3. Euskal Herrian aztarna ekologiko 0 (hutsa) edota gizarte moduan egokitzen zaigun arrazoizko gehienezko kontsumoaren kalkulua egin, beste herriei egokitzen zaiena ez lapurtzeko, euren desagerpenean parte ez hartzeko, ezta hurrengo belaunaldien etorkizunean ere.

5. Jarraikako fase jasangarrietan inmigrazioari jarritako mugen irekiera sustatu behar den bitartean, epe ertainean eta arrazoi ekomikoengatik inmigrazioaren erabateko irekiera bultzatu behar da.

 
 
  Dokumentuak
  • Globalizazioa-Aztarna geologikoari buruzko hausnarketak
  •  

    2006 Garraiz-eko manifestua

     

    Buletin elektronikoa
    Eman izena gure buletin elektronikoa jasotzeko.
     
     
    Lurkidea
    Klik egin hemen bazkide izateko
     
    Ingurugiro laguntza juridikoa