|
DiagnostikoaAzken urte hauetan, ekonomia hazkunde tasaren igoera itzela izan da, Euskal Herriko langabezi tasa altuak mantendu diren arren, bereziki mingarriak gazteria eta emakumezkoen kasuetan. Ekoizpen indizeen ugaritzeak ingurumenarekiko eta gizartearekiko onuradunak ez diren eraginak sortu ditu, harmonikoa ez den hazkunde honek, berriz, hirien makrozefalia, ingurumen degradazioa, kanpoarekiko menpekotasun teknologikoa eta nazioarteko kapital espekulatzaileak industria alorra osoaren gaineko finantza kontrola nagusia den panaroma aurkezten digu.Era berean, mundu mailan jarduten duten multinazionalek langeriarengan bere lan baldintzak ezartzen ditu, lurralde batean edo bestean kokatzeko duen boterearen bitartez eta baldintza egokienak eskeintzen duten tokiak aukeratuz. Ezarrita daudenean, lan eskubideak aldarrikatzeko edota itxiera bati aurre egiteko aukerak gutxi daude, planta ezberdinen kokaguneak lan eskubideen gaineko arautegi murriztuagoekin ingurumen eraginen desberdinarekiko baimengarriagoak eta onura fiskalak eskeintzen duten aldeko kokagunerantz aldaketen etengabeko txantaipean biziaraziz. Alegia, endogenoaren instrumentalizazioa da, tokian tokiko kapitalaren internazionalizazioaren beharrei egokituta.Lana eta kapitalaren interesen arteko aurkakotasuna, alde batetik, erdigune egonkorraren, eta beste alde batetik, periferian jarduten duten langileen eta langabetuen arteko aurkakotasuna hazkorrarengatik estalia izaten ari da; eskaintzak sorrarazitako aldaketen beharrei berehala egokitzeko prest leudekeen zinezko erreserbako ejertzitoa ( prekarietatea, azpikontratazioak, lan merkatuaren desregulazioa).Gizartearen bikoiztasunaren aurrean, lan banaketaren aldeko apustua egungo ekoizpen eta merkatu sistemarekiko kritikaren ardatz nagusitzat hartzen dugu, batez ere, egiturazko langabezia kapitalista gainditzeko eta lana (birjabetza) liberatzeko eremuetan.Bestalde, kapitalismoa ekoizpen baldintzak deiturikoen arabera gero eta gehiago berregokitzen da lan indarra, natura edota hiri-espazioa , horiek degradatuz eta suntsituz (euri azidoa, ura gazitasuna, kongestioa eta kutsadora, lindanoz kutsatu lurzoruak, etab.), kapitalaren kostuak hazteko eta etekin mailak mantentzeko, teknologia aldaketaren bizkortzea, lehengaien merketzea eta diziplina gehiago eta soldata gutxiago bezalako formulak erabiltzen dira.Gauzak horrela, liberalkeriak administrazio ezberdinei egotzi dien rol nagusia, ekoizpen baldintza horiek beraberritzeko eta ugaltzeko sortutako kostuak bereganatzean datza, etekin tasa gutxitu ez dadin, hau dena, gizarte estutasun egoerei eta ekosistema bereskurapenari atxikitutako aurrekontuen kalterako.II. Mundu Gerraren ostean jarraitu den garapen ekonomikoaren eredua egokiak izan zen bai langabeziarenzat baita krisi ekologikoarentzat ere. Lana bera egiteko behar den energia eta kapital kopurua gehitu behar izan da, ekoizpen bera lortzeko erabili den langile kopurua gutxitu da, ingurumen eragina hazi da, kapitalak eta energiak langileria ordezkatzen dute.Proposatutako egoeraLan banaketa defendatzen dugu, aktibo eta baztertuen arteko sortutako amildegia gainditzea ahalbidetuko lukeelako; prekarietatea eta gizarte bikoiztasuna dinamikak neutralizatu; behartsuen aldeko gizarte protagonismoa eta politikoa ahalbidetzen dituzten baldintza materialak berreskuratu eta, langileriaren eta hiritar aktiboetan oinarritzen den kultura eta gizarte ereduaren kualifikazioa bilatzen duen kulturak garatu. Ez dago kontsumorako askatasunik, ekoizpenerako ere ez badago. Naturarekin funtsezko hitzarmenean oinarritu behar den kuraia demokratikoari esker ekoizpen aparatuaren eraberriketa beharrezkoa egiten da, ekoizpenaren definizioan parte hartzeko mekanismo errealak ezartzen direnean multinazionalen erabateko botereari mugak jarriz.1. Euskal esparru sozioekonomikoa aldarrikatzea, lan harremanaterako esparru autonomo gisa.5. Monopolioen kontrako legedi eraginkor baten ezarpena, eta multinazionalen boterea mugatzen duten kontrol prozeduren ezarpena.6. Lan osasunaren arloan, arriskutsuak diren sustantzien erabilera debekatu eta osasuna arriskuan jartzearen ordez konpentsazio ekonomikoak adosteko pratikak behin betiko alboratu.
|
|