Euskara   Español
Hasiera   Kontaktua    Foroak   Loturak   Albisteak Eguneratuta 2010/09/09-k 12:09-tan
 Informazio Orokorra
 
   2006: Garraitz Manifestua / Manifiesto de Garraiz
   Lurra deialdiaren sinatzaileak
   Sortutako manifestua
 
 Albisteak
 Foroak
 Alegazioen Kudeaketa
Dokumentazioa
 Lurraren aldeko solasa
 
   Energia
   Osasuna
   Garraioa
   Kontsumoa
   Ura
   Bioaniztasuna
   Hondakinak-Kutsadura
   Parajea-Ondarea
   Lehen sektorea
   Ekoizpena-Sozio laborala
   Globalizazioa-Aztarna ekologikoa
   Lurralde antolakuntza
   Partehartzea
   Besteak
   BESTE GARAPEN EREDU BAT POSIBLE ETA BEHARREZKOA DELAKO
   EREDU ALTERNATIBO BATERAKO OINARRIAK
 
 Erakusketa
 
 
 
   Energia
 
Diagnostikoa

Gaur egun inork ez du kolokan jartzen edozein herriaren gizarte eta ekonomiaren egituraketan energiak duen balio estrategikoa. Hego Euskal Herrian sektore publikotik bultzatutako energia plangintza bi martxan daude, bata EAEko E3-2005 Plana (2010 urte arte luzatua), eta bestea, Nafarroako Energia Plana.<ç/P Ildo horretan, nahiz eta azken urte hauetan energia berriztagarrien inguruko aurrerapenak ikusgarriak izan diren, EBk 2010 urtera begira bere behar energetikoen %12 iturri berriztagarriekin asetzea du helburu. Energia aurrezketaren sustapena, edozein ingurumen politikaren funtsezko zutabea dena, ahantzita ere geratzen da. Horrela ba, energia kontsumoaren igoera eta energia zikinen aldeko apustuarekin, Kyotoko protokoloak berotegi-efektua eta klima aldaketa eragiten duten gasen isurketak gutxitzeko ezarritako helburuak betetzea ezinezkoa izango da, honezkero. Gauzak horrela, Gobernuaren iragarpenen arabera 2010 urterako estatu espainolak eragindako isurketek %70 igoko dute.

Proposatutako egoera

Alde batetik, bizi kalitatea eta ingurumenarekiko eta giza harremanen kontzeptu berriak murriztuta daude, eta beste alde batetik, gizarte eremu orotan eta bereziki industrial eta zerbitzu sektoreetan, aurrezpen eta eraginkortasun energetikoa orokortzeagatik, nahiko gizarteratuta izan den energia berriztagarrien (energia eolikoa, eguzki termikoa, eguzki fotoboltaikoa, minihidraulikoa; geotermikoa eta itsasmugimenduzkoa) unibertsalizazioan oinarritutako politika energetikoak energia sektorea berriztu du. Batez ere, gaur egungo ekoizpen energetikoaren moduak sorrarazten dituen gizarte eta ingurumen inpaktuak ebaluatuak izan eta gero, eta energia sektorearen gaineko oligopolioek duten botere estrukturala zalantzan jarri eta gero, eta botere publikoek eta herriak hain estrategikoa den sektorearengan kontrola ezartzeko dugun premiaz oharturik, berezko eskualdean oinarritu beharreko ekoizpen gune energetiko txikien mesederako dezentralizazioaren aldeko apustua egiten da.

Hartu beharreko neurriak

1. Energia berriztagarrien inguruan egiten diren proiektuen inguruan partaidetza publiko dezentralizatua antolatu, euren erabileraren onura ekologikoetan erreparatuz eta ez nazioarteko kapitalaren mesedetan.

2. Egungo eredu energetikoak bizitza eredu eta ingurumenaren gainean sortzen dituen hondamendien zabalkuntza planifikatua eta pedagogikoa egin.

6. Ondasun higiezinen gaineko zergaren aldaketa egikaritu, eguzkitiar energiaz baliatzen diren etxeei %10 beherapena aplikatuz, baita energia bera erabiltzen duten enpresei ekonomi jardueren gaineko zergaren beherapen ere.

7. Egun, horniketa sarera konektatzeko elektrizitate enpresek jartzen dituzten oztopoak kentzea exijitu, berriztagarri diren energien ekoizpen pribatuak eta publikoetatik sortzen den elektrizitatea horniketa sarea bera erabil dadin.

 
 
  Dokumentuak
  • Energiari buruzko hausnarketak
  • ZORNOTZA BIZIRIK BIDALITAKOA
  •  

    2006 Garraiz-eko manifestua

     

    Buletin elektronikoa
    Eman izena gure buletin elektronikoa jasotzeko.
     
     
    Lurkidea
    Klik egin hemen bazkide izateko
     
    Ingurugiro laguntza juridikoa