Euskara   Español
Hasiera   Kontaktua    Foroak   Loturak   Albisteak Eguneratuta 2010/02/09-k 09:02-tan
 Informazio Orokorra
 
   2006: Garraitz Manifestua / Manifiesto de Garraiz
   Lurra deialdiaren sinatzaileak
   Sortutako manifestua
 
 Albisteak
 Foroak
 Alegazioen Kudeaketa
Dokumentazioa
 Lurraren aldeko solasa
 
   Energia
   Osasuna
   Garraioa
   Kontsumoa
   Ura
   Bioaniztasuna
   Hondakinak-Kutsadura
   Parajea-Ondarea
   Lehen sektorea
   Ekoizpena-Sozio laborala
   Globalizazioa-Aztarna ekologikoa
   Lurralde antolakuntza
   Partehartzea
   Besteak
   BESTE GARAPEN EREDU BAT POSIBLE ETA BEHARREZKOA DELAKO
   EREDU ALTERNATIBO BATERAKO OINARRIAK
 
 Erakusketa
 
 
 
  Albisteak
 
ERREPORTAIA: EAE-KO INGURUMEN DATUAK: Egoerak hobera egin du, baina ez klima aldaketari aurre egiteko nahikoa
 

eitb/BERRIA/ Lurra/El Páis /Deia/ gara/Ekoplaneta 2006/12/27 Garraioek eta energia-enpresek, batez ere zentral termikoek, aireratzen dute karbono dioxido gehien. Ingurumenaren egoerak hobera egin du, baina oraindik ez da nahikoa klima aldaketari aurre egiteko, Esther Larrañaga Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak, 2006ko datuak eskuan, jakinarazi duenez. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAEn), karbono dioxido gehien garraioek eta energia sortzen duten enpresek aireratzen dute, zentral termikoek batik bat.
Egungo ekoizpen-eredua ez dator bat ingurumenaren beharrekin. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoan atmosferara isurtzen diren gasen %45 kutsakorrak dira eta, beraz, klima aldaketaren eragileak.
Ingurugiroaren osasunaren inguruko datuen arabera, oso urruti dugu Kioto protokoloaren xedea.
Industriak hobera jo du, berotegi efektua sortzen duten emisio kaltegarriak murriztu ditu 1990tik. Arlo energetikoaren eta garraioen isurpenek, berriz, gora egin dute, nabarmen, gainera. Egun, arlo bien artean aireratzen dituzte emisio kaltegarrien erdiak baino gehiago.
Industria elektrikoen kasuan, argi dago kausa. Batetik gero eta gehiago ekoizten da EAEn, orain 15 urte baino 10 aldiz gehiago. Baina arazorik handiena Pasaia eta Santurtziko zentral termikoetan omen dago, oso kutsakorrak baitira.
Beste puntu beltza kontsumoa dugu, ura berdintsu gastatzen dugu baina, energia gero eta gehiago.
Ingurumenak hobera egin arren, ez da nahikoa klima aldaketari aurre egiteko
berria 2006.12.28. Energiaren ekoizpenak eragindako gasen emisioak %199 hazi dira 16 urteotan Araba, Bizkai eta Gipuzkoan «Egiten ari garen ahalegina ez da nahikoa». Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburu Esther Larrañagak adierazi duenez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ingurumenaren egoerak hobera egin zuen iaz, baina oraindik gauza asko gelditzen dira zuzentzeko. Euskal Autonomia Erkidegoak ingurumen arloan oraindik heltzeke dituen «erronken» artean klima aldaketa eta bioaniztasuna babesteko neurriak aipatu ditu sailburuak.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 2006. urteko ingurumen adierazleen emaitzen aurkezpenean egin ditu adierazpenok Larrañagak. Ingurumenaren egoeraren argazki zehatza ematen laguntzen dute ingurumen adierazleek. Azken urteotan egiten du azterketa Ingurumen Sailak, 22 aldagai erabilita.

Ingurumen adierazleen azken azterketak aurreko urteetako hiru joerak mantentzen dituela azpimarratu du Ingurumen sailburuak. Alde batetik, ingurumenaren kalitatea hobetzen ari dela ikusten da adierazle gehienetan. Era berean, ekonomiak izan duen hazkundea ingurumen arazoek izan duten hazkundea baino handiagoa izan da.

Hala ere, eta aspaldian errepikatzen den hirugarren joera nagusi bezala, «agerian geratu da egungo ekoizpen eta kontsumo eredua ez datorrela bat iraunkortasunari dagokionean dugun xede nahiz asmoekin». «Bestela esanda, gure ahalegina ez da oraindik nahikoa ingurumen erronkei -bereziki klima aldaketari eta bioaniztasunari- aurre egiteko», gaineratu du.

Aurten ingurumen adierazleek eman dituzten emaitzetan ez da aldaketa nabarmenik izan aurreko urteekin alderatuta, baina zenbait puntu azpimarratu ditu Ingurumen sailburuak. Klima aldaketa eragiten duten aldagaiak, esaterako, sakonago aztertu ditu. Eta berotegi efektuko gasen emisioari dagokionez kezkatuta azaldu da. EAEk lurralde bezala ez dauka Kyotoko protokoloa betetzeko helburu zehatzik ezarrita, baina Jaurlaritzak bere buruari jarri zion helburua. Bada, aurten ere «urrun» daude Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa bere helburua betetzetik. Berez, 1990. urtetik gaur arte gehienez %15 handitu beharko zatekeen berotegi efektua eragiten duten gasen emisioa, baina %24an dago. 90eko hamarkadan industria zen gas horiek gehien emititzen zituen sektorea, baina joera hori irauli egin da azken urteotan. Izan ere, %28 gutxitu du industriak bere emisioen kopurua azken 16 urteotan.

Beste arlo batzuei buruz ezin daiteke gauza bera esan. Garraioak %101 handitu du berotegi efektua eragiten duten gasen emisioa 1990. urtetik, eta energia sorkuntzak %199. Bi arlo horiek dira emisio guztien %55en erantzuleak. «Kontuan izan behar da 1990. urtean erabiltzen genuen energiaren %7 bakarrik ekoizten genuela; eta iaz %70 izan zen».

Energia ekoizpenaren inguruan berriro ere kritika egin die Larrañagak Santurtziko (Bizkaia) eta Pasaiako (Gipuzkoa) zentral termikoei. Batek ikatza erabiltzen du erregai bezala eta besteak fuel-oila. Berritu eta ziklo konbinatuko zentralak bihurtzeko eskatu die. Hala, zentral modernoek 300.000 CO2 tona isurtzen dituztela gogorarazi du; Pasaiako eta Santurtziko zentralek milioitik gora tona CO2 isurtzen dituzte. Bestalde, energia berriztagarriak gehiago erabiltzeko eskatu du. Egun, produzitzen den energiaren %5 baino ez dator bide berriztagarrietatik.

Energia ekoizpena bakarrik ez, energia kontsumoa bera ere Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ingurumenaren egoeraren «puntu beltzen» artean sartu du Larrañagak. Beste behin, gora egin du kontsumoak, eta 1990. urtetik %39 hazi da energia kontsumoa.

 

KLIMA ALDAKETA, ARDATZA. Ingurumenaren egoera hobetzeko Jaurlaritzak lau arreta-eremu nagusi izango dituela esan du Larrañagak: berotegi efektua sortzen duten gasak; bioaniztasuna eta paisaia; airearen, uraren eta lurraren kalitatea; eta energia zein materialen kontsumoa. Lau ataloi beste horrenbeste ekintza ardatz edota lehentasun estrategiko dagozkie: klima aldaketari aurre egin eta beronen ondorioetarako prestatu; natur ondarea finkatu; hiriguneetako ingurumen kalitatea hobetu; eta ekoizpen eta kontsumo iraunkorra sustatu eta ahalbidetu.

Jaurlaritzak datorren urte hasierarako prest izango ditu Klima Aldaketari aurre egiteko Euskal Planaren barruan jasoko diren neurriak. Klima Aldaketaren Aurkako Euskal Agentzia arduratu da neurri horiek prestatzeaz. Dena dela, klima aldaketaren aurka egin diren 18 egitasmo lagundu ditu Jaurlaritzak.

Era berean, Bioaniztasunaren Behatokia laster sortuko dutela adierazi du Larrañagak. Era berean, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako azaleraren %25 babestuta dagoela azpimarratu du. Hiriguneetako kalitatea hobetzeko politiken artean Iraunkortasunerako bidean dauden udalerrien Udalsarea aipatu du; esan duenez, 62 udalerrik mugikortasun iraunkorrerako planak dituzte ezarriak. Kontsumoa iraunkorra izan dadin, eskualde batzuk aurten Nazio Batuen Global Action Plan (GAP) ezarri dutela nabarmendu du.

INFO+: ERDERAZKO BERTSIOAN

2006/12/27

 
Gora Itzuli
 

 

2006 Garraiz-eko manifestua

 

Buletin elektronikoa
Eman izena gure buletin elektronikoa jasotzeko.
 
 
Lurkidea
Klik egin hemen bazkide izateko
 
Ingurugiro laguntza juridikoa