Euskara   Español
Hasiera   Kontaktua    Foroak   Loturak   Albisteak Eguneratuta 2010/09/10-k 01:09-tan
 Informazio Orokorra
 
   2006: Garraitz Manifestua / Manifiesto de Garraiz
   Lurra deialdiaren sinatzaileak
   Sortutako manifestua
 
 Albisteak
 Foroak
 Alegazioen Kudeaketa
Dokumentazioa
 Lurraren aldeko solasa
 
   Energia
   Osasuna
   Garraioa
   Kontsumoa
   Ura
   Bioaniztasuna
   Hondakinak-Kutsadura
   Parajea-Ondarea
   Lehen sektorea
   Ekoizpena-Sozio laborala
   Globalizazioa-Aztarna ekologikoa
   Lurralde antolakuntza
   Partehartzea
   Besteak
   BESTE GARAPEN EREDU BAT POSIBLE ETA BEHARREZKOA DELAKO
   EREDU ALTERNATIBO BATERAKO OINARRIAK
 
 Erakusketa
 
 
 
  Albisteak
 
Donostiako natura ikusgai Cristina Enea Fundazioaren eskutik
 

Cristina Enea Fundazioa, Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxeak, Donostia beste begi batzurekin ikusteko aukera ematen hasiko da martxoaren 18tik aurrera. Hiriko natura izenarekin, egitasmoak bi zati izango ditu. Bata, erakusketa. Cristina Enea Fundazioan bertan, Donostiako hiru harresitan aurki dezakegun bioaniztasuna erakutsiko dizuegu. Harresiak Cristina Enean bertan dagoena, San Bartolomekoa eta Paseo Berrikoa dira. Ikusentzunezkoen eta panelen bidez harresietako bizitzaz ohartuko gara.

Bigarren zatia, hiritik zehar egingo ditugun ibilbide gidatuak dira. Ibilbideen helburua da egunerokotasunak ezkutatzen dizkigun balio ekologiko handiko elementuak eta tokiak ezagutzea, baita bitxikeria bat baino gehiago jakitea ere.

Ibilbidea Cristina Enea parkean hasiko da. Mundaiz pasealekuarekin muga egiten duen harresian, ezkutuko biztanleak aurkitzeko parada izango dugu: hegaztiak, onddoak, anfibioak, narrastiak, saguzarrak eta landare mota ugari, besteak beste. Parkearen sarrera nagusira abiatuz eta arreta apur bat jarriz, parkean bizi diren zizare andanaren arrastoak antzemango ditugu. Ondoren Egiako lurpeko pasabidetik sartuz, argien inguruan biltzen diren armiarmen istorioak ezagutuko ditugu. Maria Kristina zubia zeharkatzean hiru elementu ikusiko ditugu: arabazozo pikartak, geko edo dragoitxoak eta ostrak. Ibilbideak Easo plazatik jarraitzen du (bertako lorategi esekiak ikusiz) San Bartolomeko harresiraino iritsiz. Han, besteak beste bizitzaren eboluzio-prozesuaren lekuko izango gara, barnean akuifero bat izanagatik beti heze mantentzen den muinoan. Era berean, Zaragoza plazako bananaondoari eta Kontxako pasealekuko tamariz edo milazkei buruz gehiago jakiteko parada ere izango da.

Bisita gidatuak datozen hiru hileetako azken igandeetan egingo dira (martxoak 28, apirilak 25 eta maiatzak 30; 11.00etatik aurrera), baina talderen batek (ikastetxe, elkarte...) interesa izanez gero, astean zehar ere egingo ditugu. Izena jada eman daiteke ibilbide gidatuetan parte hartzeko (943453526 edo cristinaenea a bildua donostia.org), beraz ez galdu abentura honetan parte hartzeko aukera!

2010/03/09

 
Gora Itzuli
 

 

2006 Garraiz-eko manifestua

 

Buletin elektronikoa
Eman izena gure buletin elektronikoa jasotzeko.
 
 
Lurkidea
Klik egin hemen bazkide izateko
 
Ingurugiro laguntza juridikoa